Itxi

Reala

Granada-Reala (0-0)

Realak beste puntu bat bildu du Granadan

Erredakzioa

Neurketa osoan zehar ia ez da gol abagunerik izan. Txuri-urdinek norgehiagoka serioa jokatu dute eta nahikoa izan da puntu bat biltzeko.

  • Argazkia: EFE

    Argazkia: EFE

Fitxa teknikoa:

Granada: Roberto, Nyom, Siqueira (Angulo, 71. minutua), Iñigo Lopez, Mainz, Siqueira, Iriney, Mikel Rico, Brahimi (El Arabi, 62. minutua), Torje (Jaime Romero, 69. minutua), Dani Benitez eta Ighalo.

Reala: Bravo, Carlos Martinez, Mikel Gonzalez, Iñigo Martinez, De laBella, Illarra, Zurutuza (Ruben Pardo,71. minutua), Xabi Prieto, Griezmann (Castro, 75. minutua), Vela eta Ifran (Agirretxe, 81. minutua).

Realak puntu bat biltzea lortu du gaur Granadan. Oro har bi taldeek partida eskasa jokatu dute eta emaitza bidezkoa izan da. Horrela, seigarren partida jarraian porrotik ezagutu gabe dira donostiarrak.

Antza denez, Reala eta Granada beldurrarekin berdeguneratu dira Los Carmenes fubol-zelaira. Bi taldeek ez dute erasora jo eta atzealdea babesteaz gehiago kezkatu dira. Zalantza barik neurketa garrantzitsua zen, batez ere etxeko taldearen entrenatzailearentzako.

Bi taldeen planteamenduak lehen zati eskasa izatea ekarri du. Granadaren jokaldirik arriskutsuena aurrenekominutuetan jazo da; Ighaloren erremateari erantzun bikaina eman dio Bravo atezain txuri-urdinak.

Realaren errematerik arriskutsuena Ifranek egin du 30. minutuan, baina bere burukada Robertok geratu du. Lehen zatiak ez du gehiago eman; izan ere, bi taldeek baloi luzeak bilatu dituzte eta ez dute jokaldi arriskutsurik josi.

Bigarren zatian Reala agintzen hasi da, baina abagune argirik sortu gabe. Zurutuzaren barnekaldi batek ez du errematatzailerik aurkitu eta Griezmannen jaurtiketa batek Roberto estuasunetan jarri du.

Minutuak aurrera egin ahala Granadak hobetu egin du, baina Dani Benitezen nekeak eta Brahimiren aldaketak andaluziarren edozein aukera zapuztu dute. Granada urduri azaldu da sailkapenean duen postua dela-eta, eta erasoan ezer gutxi egin du.