Itxi

Reala

Akordioa

Cadamuro, 2016. urtera arte txuri-urdina

Erredakzioa

Jokalariak bi urte gehiagoz luzatu du 2014.ean agortzen zitzaion hitzarmena. Ostegunean bere herrialdera joango da laster hasiko de Afrika Kopa prestatzera.

0:44
Cadamuro.

Realak akordioa lortu du Liassine Cadamurorekn, eta 2016. urteko ekainaren 30era arte bere kontratua luzatu du. Gauzak horrela, bi urte gehiagoz luzatu du jokalari gazteak 2014.ean agortzen zitzaion hitzarmena.

Jokin Aperribay presidentea eta Loren kirol zuzendariarekin batera, Anoetako bulegoetan sinatu du aljeriarrak bere kontratu berria. Harrobiko jokalaria ostegunean arituko da taldekideekin entrenamenduan, eta ondoren bere herrialdera joango da laster hasiko de Afrika Kopa prestatzera.