Itxi

Reala

4-3

Cristiano Ronaldok Realak ezustekoa ematea eragotzi du

Erredakzioa

Real Madrilek jokalari bat gutxiagorekin jokatu du 6. minututik Adanek txartel gorria ikusi baitu. Xabi Prietok sartu ditu txuri-urdinen hiru golak. Epaileak Estrada egotzi du azken minutuetan.

  • Cristiano Ronaldo

    Cristiano Ronaldo ante Dani estrada y Zurutuza. Foto: EFE

Realak partida ona jokatu du Santiago Bernabeun, baina 4-3 galdu du Real Madrilen aurka. Talde txuri-urdinak porrotarekin hasi du urte berria.

Lehen minututik maldan gora jarri zitzaion partida Realari Santiago Bernabeun. Bigarren minutura iritsi orduko Benzemak 1-0ekoa sartu baitzuen Real Madrilentzat. Khedirak pase ona eman zion frantziarrari, eta honek ez zuen kale egin Bravo atezainaren aurrean. Realeko jokalariak gaizki ibili ziren defentsan. Etxeko taldea jaun eta jabe zen, baina zazpigarren minutuan partida aldatu egin zen. Adanaek penalti argia egin zion Carlos Velari, eta Real Madrileko atezainak txartel gorria ikusi zuen. Mourinhok Callejon zelaitik kendu zuen, eta Casillas zelairatu zen Adan ordezkatzeko. Xabi Prietok ez zuen hamaika metroetatik kale egin, eta banakoa (1-1) ezarri zuen.

Realaren unerik onenak berdinketaren ondoren etorri ziren. Minutu askotan Real Madril atzean sartuta izan zuen talde txuri-urdinak, baina 30. minututik aurrera Mourinhok zuzentzen duen taldea abagubneak sortzen hasi zen. Bravok merengeen gola eragotzi zuen 34. minutuan gelditu bikaina eginda, baina hurrengo jokaldian Real Madrilek 2-1ekoa sartu zuen. Realak kale egin zuen defentsan, eta Khedirak orpoz Claudio Bravo gainditu zuen. Realak oso gaizki defendatu zuen kornerra. Gola hartu arren, talde txuri-urdinak bazekien jokalari bat gehiagorekin ari zela, eta ez zion erasoari uko egin. Horren ondorioz, Real Madrilen beste opari bat jaso zuen Realak, eta Xabi Prietok binakoa sartu zuen (2-2). Casillasen aurrean bakarrik geratu zen, eta maisuki gainditu zuen. Atsedenaldira iritsi orduko Benzemak zutoinera bidali zuen area hertzetik egindako jaurtiketa. Berdinduta bukatu zen lehen zatia.

Bigarren zatiko lehen minutuak parekatuak izan ziren, baina lehen ordu laurdena pasata, Real Madril hasi zen agintzen. Cristiano Ronaldok area kanpotik egindako jaurtiketen bitartez. Realak ez zuen abagunerik sortu bigarren zatiko lehen minutuetan. Real Madril eroso sentitzen hasi zen, eta 65. minutuan Cristiano Ronaldok 3-2koa sartu zuen. Benzemaren pasea bikaina izan zen, eta portugaldarrak maisuki loratu zuen baloia Bravo atezainaren aurrean. Hiru minutu geroago, Cristiano Ronaldok 4-2koa sartu zuen faltaz. Jaurtiketak langa jo zuen, eta sare barrura sartu zen.

Hiru minututan bi gol hartuta, suspertzea kosta zitzaion Realari. Baina talde txuri-urdinak erasora jo zuen, eta aldeak murriztea lortu zuen 77. minutuan. Xabi Prietok amaiera ezin hobea eman zion kontraerasoari, eta hat-tricka lortuta, 4-3koa ezarri zuen markagailuan.

Partidako azken minutuetan Real Madrilek Realak baino abagune gehiago sortu zituen, nahiz eta txuri-urdinak berdinketa lortzen ahalegindu ziren. Epaileak Daniel Estrada egotzi zuen Cristiano Ronaldori egindako falta bategatik, 80. minutuan. Bigarren txartel horia zen Estradarentzat. Lehenago Mikel Gonzalezi bigarren txartel horia barkatu zion epaileak area ertzean egindako falta argia barkatuta. Amaierako minutuei, hamarna jokalarekin ekin zioten bi taldeek, baina ez ziren gol gehiago sartzeko gai izan. Horrenbestez, Real Madrilek eskuratu zuen garaipena 4-3ko emaitzarekin.

 

Fitxa teknikoa:

4 - Real Madril: Adan (Casillas, 6. min; Essien, Varane, Carvalho, Arbeloa; Khedira, Xabi Alonso; Callejon, Özil (Modric, 85. min), Cristiano Ronaldo; eta Benzema (Higuaín, 74. min).

3 - Reala: Bravo; Estrada, Mikel, Iñigo Martinez, De la Bella (Jose Angel, 83. min); Rubén Pardo, Zurutuza (Elustondo, 73. min); Vela, Xabi Prieto, Griezmann; eta Ifran (Chori Castro, 57. min)

Golak: 1-0, 2. min: Benzema. 1-1, 9. min: Xabi Prieto, penaltiz. 2-1, 35. min: Khedira. 2-2, 40. min: Xabi Prieto. 3-2, 67. min: Cristiano Ronaldo. 4-2, 71. min: Cristiano Ronaldo. 4-3, 76. min: Xabi Prieto.

Epailea: Iglesias Villanueva.