Itxi

Reala

Berdinketa Anoetan

Velak Reala piztu du etxean puntu bat lortzeko

Erredakzioa

Reala kamuts aritu da lehen zatian, baina atsedenaldia baino lehen berdinketa lortu du. Bigarren zatian Deportivo jokalari bat gutxiagorekin geratu da, baina txuri-urdinek ez dute aprobetxatu.

  • Xabi Prieto Anoetan. Argazkia: EFE

    Xabi Prieto Anoetan. Argazkia: EFE

Realak eta Deportivok bana berdindu dute Anoetan. Lehen zatia oso aspergarria izan da eta golak jokaldi bakartuetan heldu dira. Atsedenaldiaren ostean, Deportivo gizon bat gutxiagorekin geratu da, baina txuri-urdinek ez dute aprobetxatu.

Realak jokaldiak lotu nahi izan ditu arriskua sortzeko helburuarekin, baina Deportivok txuri-urdinen jokoa erraz oztopatu du. De la Bellak abagune ona izan du gola sartzeko, baina hegalekoak ez du asmatu, Aranzubiak erdiraketa bat gaizki aldaratu ostean.

Gutxi geroago Galiziako taldeak Illarramendiren hanka-sartze bat aprobetxatu du 0-1ekoa sartzeko. Pizzik ez du barkatu eta oso ongi amaitu du jokaldia Bravo gainditzeko.

Deportivo merezi gabe markagailuan aurretik jarri da eta donostiarrek kolpe latza hartu dute. Horrela, Realak une txarrak igaro ditu eta Deportivo nagusi izan da golaren ostean.

Hala ere, txuri-urdinek saria jaso du lehen zatiaren hondarrean. Carlos Velak baloia lapurtu eta area barruan jaurtiketa bikaina egin du Aranzubia gainditzeko.

Atsedenaldiaren ostean Deportivo jokalari bat gutxiagorekin geratu da; izan ere, epaileak Evaldo egotzi du. Montanierrek hiru aldaketak egin ditu, baita Pacienciak ere. Galiziako taldeak atzerapausoa eman du eta gipuzkoarrek erasora jo dute.

Velak, Agirretxek, Ifranek eta konpainiak abaguneren bat izan dute, baina ez dute asmatu eta Deportivok saria lortu du Anoetan.

Fitxa teknikoa:

Reala: Bravo; Carlos Martinez, Ansotegi, Elustondo, De la Bella; Illarramendi, Ruben Pardo (Chory Castro 70. minutua), Xabi Prieto; Griezmann, Vela eta Agirretxe (Ifran, 78. minutua).

Deportivo: Aranzubia; Manuel Pablo, Marchena, Evaldo, Bergantiños; Ze Castro, Andre (Silvio, 66. minutua), Gama, Vazquez (Assunçao,  56. minutua); Pizzi eta Riki (Oliveira, 65. minutua).

Golak: 0-1, 27. minutua: Pizzi. 1-1, 43. minutua. Vela.