Itxi

Reala

Adierazpenak

Zurutuzak ez du Txapeldunen Liga jokatzeko aukera baztertzen

Erredakzioa

"Sailkapena lortzeko bolada onari eutsi behar diogu, eta, erraza dirudien arren, ez da", adierazi du.

1:31

David Zurutuza Realeko jokalariak ez du erabat baztertzen Txapeldunen Liga. "Konfiantzak ematen duen pozarekin gaude. Txapeldunen Ligarako sailkapena lortzeko bolada onari eutsi behar diogu, eta, erraza dirudien arren, ez da", adierazi du.

Bestalde, Valladoliden aurkako partidaren arriskuaz ohartarazi du erdilari txuri-urdinak. "Erraza izango dela uste duena oker dago. Joko ona egiten dute, eta atzean sendo aritzen dira. Gainera, geroz eta zailagoak dira Anoetako partidak", gaineratu du.