Itxi

Reala

Lehen jardunaldia

Realak lau baja ditu Getaferen aurkako partidarako

Erredakzioa

Ifran, Mikel Gonzalez eta Agirretxe min hartuta daude, eta Markel Bergarak zigorra bete behar du Ligako lehen partida honetan. Carlos Martinezen eta Estragaren parte hartzea ere, zalantzan dago.

  • Getafe-Reala. Argazkia: EFE

    Mikel Gonzalez eta Lafita iragan denboraldiko Getafe-Reala partidan. Argazkia: EFE

Realak larunbatean ekingo dio BBVA Ligari, eta lehen partidarako lau baja izango ditu talde txuri-urdinak. Jagoba Arrasatek zuzentzen duen taldeak Getaferen aurka jokatuko du larunbat honetan Anoetan.

Diego Ifran, Mikel Gonzalez eta Imanol Agirretxe min hartuta daude, eta Markel Bergara zigortuta dago, iragan denboraldiko azken partidan egotzia izan baitzen, bi txartel hori ikusita. Gainera, Estradaren eta Carlos Martinezen parte hartzea zalantzan dago larunbaterako.

Ondorioz, Jagoba Arrasate entrenatzaileak aldaketa ugari egin beharko ditu hamaikakoan. Jose Angelek hasierako hamaikakoan egoteko aukera asko ditu.