Itxi

Reala

Liga

Txapeldun Ligarako txartela lortzea zail dauka Realak

Erredakzioa

2014. urtean garaipen bakarra eskuratu du Realak Anoetatik urrun, Malagan hain zuzen ere. Etxetik kanpo jokoan izan dituen 21 puntuetatik 5 erdietsi ditu Donostiako taldeak.

  • Claudio Bravo atezain txuri-urdina. Argazkia: EFE

    El portero txuri-urdin Claudio Bravo. Foto: EFE

Zazpi jardunaldi geratzen dira BBVA Liga bukatzeko, eta Realak zail dauka Txapeldunen Ligarako txartela eskuratzea. Azken bost partidetatik hirutan hasi da Reala irabazten, baina ezin izan du azkenean garaipena eskuratu.

Igandean, Osasunaren aurka, 7. minutuan estreinatu zuen markagailua Chory Castrok, baina gorritxoek partida berdindu zuten 58.ean. 2014. urtean garaipen bakarra eskuratu du Realak Anoetatik urrun, Malagan hain zuzen ere.

Vila-real, Atletico Madril, Sevilla eta Almeria izan dira donostiarren borreroak. Etxetik kanpo jokoan izan dituen 21 puntuetatik 5 erdietsi ditu Donostiako taldeak.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Reala gaur