Itxi

Reala

Ostegun honetan

Denboraldiaurrearen hasieran, aurpegi berririk ez

Erredakzioa

FC Bartzelonako Claudio Bravo izango da baja nabarmenena, eta Canales, ordea, neguan iritsi zen Donostira eta bere aurreneko denboraldiaurrea burutuko du Realaren elastikoarekin.

  • Canalesek (erdian) bere aurreneko denboraldiaurrea burutuko du Realarekin. Argazkia: EFE

    Canalesek (erdian) bere aurreneko denboraldiaurrea burutuko du Realarekin. Argazkia: EFE

Reala ostegun honetan itzuliko da lanera, eta denboraldiaurrearen hasieran ez da aurpegi berririk izango Zubietan. FC Bartzelonako Claudio Bravo izango da baja nabarmenena.

Sergio Canales, bestalde, neguan iritsi zen Donostira eta bere aurreneko denboraldiaurrea burutuko du Realaren elastikoarekin. Jon Gaztañaga eta Joseba Zaldua gazteak ere lehen taldearekin arituko dira.

Haris Seferovic (Suitza), Liassine Cadamuro (Aljeria) eta Antoine Griezmann (Frantzian) Brasilgo Munduko Futbol Txapelketan dira, eta ez dute Zubietako lehen entrenamenduan parte hartuko. Talde txuri-urdinak Javi Ros, Jose Angel eta Granero agurtu ditu gaur.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Reala gaur