Itxi

Reala

Adierazpenak

Agirretxe: 'Gauzak ondo egiten ari gara'

Erredakzioa

Orain arte lortutako emaitzak eskasak izan diren arren, aurrelariaren arabera taldearen jokoa ona izan da.

  • Imanol Agirretxe (eskuma). Argazkia: EFE

    Imanol Agirretxe (eskuma). Argazkia: EFE

Realak Espanyoli egingo dio bisita igande honetan (19:00), BBVA ligako 7. jardunaldiko partidan, eta taldeak partida irabazteko aukerak dituela uste du Imanol Agirretxek.

Orain arte lortutako emaitzak eskasak izan diren arren, aurrelariaren arabera taldearen jokoa ona izan da. "Gauzak ondo egiten ari gara", esan du.

Lasaitasuna lortzeko, Realak "puntuak behar" dituela azpimarratu du gipuzkoarrak hedabideen aurrean. Jokoari jarraipena emanez gero, puntuak iritsiko direla gaineratu du Agirretxek.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea