Itxi

Reala

Adierazpenak

Bergara: 'Moyes ilusioarekin etorri da, eta ideiak oso argi ditu'

Erredakzioa

Taldea Moyesen sistema barneratzeko "gogo handiekin" ikusten du, eta eskoziarrak "lasaitasuna" ematen duela aitortu du txuri-urdinak.

  • Markel Bergara. Argazkia: EITB

    Markel Bergara. Argazkia: EITB

Markel Bergarak prentsaurrekoa eskaini du gaur Zubietan, eta Realeko erdilaria Davi Moyes entrenatzaile berriari buruz mintzatu da.

"Ilusio handiarekin etorri da, eta ideiak oso argi ditu. Badaki zer atera behar duen eta joko oso zehatz baten bila ari da lanean. Intentsitatea nahi du, aurkari estutzea", esan du.

Taldea Moyesen sistema barneratzeko "gogo handiekin" ikusten du, eta eskoziarrak "lasaitasuna" ematen duela aitortu du. Atletico Madrilen aurka lortutako garaipena ere oso garrantzitsua izan dela.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea