Itxi

Reala

Hobekuntza

Reala jaitsiera postuetatik aldendu da Eusebioren agindupean

Agentziak | Erredakzioa

Talde txuri-urdinak itxura hobea eman du entrenatzaile berriak zuzentzen duenetik, eta 16. postuan egotetik 13.ean egotera pasa dira.

  • Eusebio Sacristan. Argazkia: EiTB

    Eusebio Sacristan. Argazkia: EiTB

Realaren egoerak hobera egin du Eusebio Sacristanen agindupean. David Moyes kargutik kendu eta Eusebioren esanetara Realak Ligan jokatu dituen hiru partidetatik bi irabaztea lortu du. Ondorioz, jaitsiera postuetatik aldentzea lortu eta 16. postuan egotetik 13.ean izatera pasa da.

Eusebiok talde txuri-urdinean egin duen lanaren balantzea ona izaten ari da zaleentzat. Anoetan jokatutako bi partidak irabazi egin ditu, eta 13. jardunaldian Bartzelonaren aurka jokatutako lehia, galdu egin zuen talde gipuzkoarrak. Errege Kopan, bestalde, Realak 2-1 galdu zuen Las Palmasen aurka final-hamaseirenetako joaneko partida, baina itzulerako partidan kanporaketa gainditzeko aukerekin jarraitzen dute.

Halaber, Xabi Prietok, Mikel Gonzalezek eta Sergio Canalesek lesioak gaindituta izateak beste puntu bat eman dio taldeari. Eibarren aurka garaipena lortu ostean, Eusebiok asteartean ekingo dio Getaferen aurkako partida prestatzeari.

ari.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Reala