Itxi

Reala

1-0

Realak Bartzelonaren aurkako bolada bikaina luzatu du

Agentziak | Erredakzioa

Mikel Oyarzabalen golak eta Gero Rulliren geldiketek garaipen handia eman diote Realari Anoetan. Bartzelonak ez du Donostian irabazi 2007an Reala Lehen Mailara igo zenetik.

  • Reala, garaipenaren gola ospatzen / EFE.

    Reala, garaipenaren gola ospatzen / EFE.

Realak Bartzelonari irabazi dio Anoetan, azken denboraldietan bezalaxe. Txuriurdinek bost garaipen eskuratu dute azken sei denboraldietan. Salbazioa ia ziurtatua uzteaz gain, 41 punturekin, Eusebioren taldeak Ligari interesa jarri dio, liderrak bi aldiz jarraian galdu duelako.

Bartzelonak errespetu handiz hasi du partida, agian azken partiden ostean sortutako zalantzen erruz, Ligan Vila-real eta Real Madrilen aurka, eta Txapeldunen Lgian Atletico Madrilen kontra.

Realak, gainera, bere bigarren jokaldian egin du gola. Xabi Prietoren erdiraketa on bat Oyarzabalen burura joan da, eta horrek garaipenaren gola eskuratu du.

Golak indarra eman die etxekoei, eta Bartzelona baino nagusi izan dira lehen ordu laurdenean. Luis Enriqueren taldeak lana izan du donostiarren saiakerak gelditzen, batez ere Carlos Velaren lanari esker.

Gero, liderra berpiztu da eta ohiko jokoa erakutsi du, baina Reala ondo aritu da atzean. Rullik, gainera, dena gelditu du atean.

FITXA TEKNIKOA

Reala: Rulli; Elustondo (Joseba Zaldua, 80. min), Reyes, Mikel, De la Bella; Illarramendi, Granero, Zurutuza (Ruben Pardo, 85. min); Xabi Prieto, Oyarzabal, Carlos Vela.

Bartzelona: Bravo; Sergi Roberto (Rakitic, 70. min), Pique, Mascherano, Dani Alves; Arda Turan (Jordi Alba, 58. min), Busquets, Rafinha (Iniesta, 46. min); Messi, Munir y Neymar.

Gola: 1-0, 4. min: Oyarzabal.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Reala