Itxi

Reala

16 erremate

Erremate gutxien egiten duen taldea da Reala

Erredakzioa | Agentziak

Futbol Liga Profesionaleko estatistikak eguneratuta, talde txuri-urdina azken sailkatua dagoela ikus daiteke.

  • Willian Jose aurrelaria

    Willian Jose aurrelaria

Realak aurten diru asko inbertitu du fitxaketetan. Batez ere, aurrelarien postua indartu nahi izan du Juanmi Jimenez eta Willian Jose brasildarraren fitxaketekin.

Eusebio entrenatzaileak momentuz ez du nahi zuen helburua lortu, talde txuri-urdina LaLiga Santanderrean erremate gutxien egiten duen taldea baita.

Real Madril, Osasuna eta Espanyol taldeen aurka, nahiz eta partida bakarra galdu (zurien kontra), arrisku gutxi sortu zuen Realak eta datuek hori baieztatu egin dute orain.

Sailkapen horretan onena Real Madril (59), Valentzia (45) eta Bartzelona (43) dira.


/>

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Futbola