Itxi

Reala

Igandean, 20:45ean

Bartzelonari irabazi eta bolada onari eutsi nahi dio Realak Anoetan

Agentziak | Erredakzioa

Donostiarrek azken lau partidak irabazi dituzte; kataluniarrak, berriz, ez daude sasoirik onenean.

  • Messi eta Ruben Pardo, aurreko denboraldiko partidan. Argazkia: Efe.

    Messi eta Ruben Pardo, aurreko denboraldiko partidan. Argazkia: Efe.

Bartzelonak sei denboraldi daramatza Donostian irabazi gabe, Anoeta gotorleku egin baitute gipuzkoarrek kataluniarren aurkako norgehiagoketan. Luis Enriqueren taldeak bolada hori eten nahi du, baina Reala denboraldiko momenturik gozoenean da.

Eusebio Sacristanek jokalari guztiak ditu jokatzeko moduan, eta ez da hamaikakoan aldaketarik espero. Realak lau puntura dauka Bartzelona, sailkapeneko bigarren postuan.

Donostiarrak bikain ari dira Anoetan eta gainera joko oso ona egiten ari dira. Halaber, Xabi Prieto, Carlos Vela eta William Jose fin dabiltza gola egiteko orduan.

Ustezko hamaikakoak

Reala: Rulli; Carlos Martínez, Íñigo Martínez, Navas, Yuri; Illarramendi, Zurutuza, Xabi Prieto; Oyarzabal, Vela, Willian José.

Bartzelona: Ter Stegen; Sergi Roberto, Piqué, Mascherano, Alba; Rakitic, Busquets, Rafinha; Messi, Luis Suárez, Neymar Jr.

Epailea: Gil Manzano (Extremadurako batzordekoa).

Estadioa: Anoeta.

Ordutegia: 20.45ean

a: 20.45ean