Itxi

Reala

Porrota

Reala puntu barik geratu da, Getafek partida irauli ostean (2-1)

Agentziak | Erredakzioa

Donostiarrak aurretik izan dira markagailuan 77. minutura arte, Oyarzabalek 5. minutuan egindako golari esker. Angelek eta Jorge Molinak, penaltiz, buelta eman diote emaitzari.

  • Xabi Prieto. Argazkia: Efe.

    Xabi Prieto. Argazkia: Efe.

Realak hiru puntu galdu ditu Alfonso Perez Coliseum estadioan, Getafek kontra zuen emaitzari buelta eman ostean. Oyarzabalek partida hasieran sartutako golari erantzuna eman diote bigarrenean Angelek eta Jorge Molinak.

Donostiarrek bikain hasi dute neurketa, erasora jokatuz, eta ahaleginak saria izan du 5. minutuan. Januzajek pase ederra eman dio Mikel Oyarzabali eta bere jaurtiketa gurutzatua Guaitaren ate barruan sartu da.

Gol goiztiarrak kalte egin dio Bordalasen taldeari, are gehiago etxean jokatutako lau partidak galdu egin dituela kontuan izanda.

Realak ez du arazo handirik izan madrildarren eraso apurrei aurre egiteko eta txuri-urdinak lasai aritu dira lehen zatian, Xabi Prietok, Zubeldiak eta Canalesek ezarritako kontrolari esker.

Bigarren zatian, Getafe askoz biziago atera da zelaira, eta arriskua sortu du. Bordalasek bi aldaketa egin ditu, gerora eragin nabarmena izan dutenak:  Angel, Portillo eta Sergio Mora sartu ditu zelaian.

Madrildarrak aukera sortzen hasi dira eta azkenean partida iraultzea lortu dute. Banakoa Angelek egin du 77. minutuan, kontraeraso baten ondorioz.

Eta 2 eta 1ekoa penaltiz iritsi da. Iñigo Martinezek falta egin dio area barruan Angeli eta epaileak penaltia adierazi du. Zigorra Jorge Molinak jaurti eta Getafe aurretik jarri du markagailuan.

Azkenean, donostiarrak esku hutsik itzuli dira etxera.

 

Fitxa teknikoa

2 - Getafe: Guaita; Damián Suárez, Cala, Djené, Antunes; Álvaro Jiménez (Portillo, 69. min), Markel Bergara, Arambarri (Sergio Mora, 69. min), Fajr (Ángel, 56. min); Amath eta Jorge Molina.

1 - Reala: Rulli; Odriozola, Llorente (Elustondo, 67. min), Iñigo Martínez, De la Bella; Xabi Prieto, Zubeldia, Canales (Rubén Pardo, 77. min); Oyarzabal, William José eta Januzaj (Carlos Vela, 59. min).

Golak: 0-1: 5. min Oyarzabal; 1-1: 77. min Ángel; 2-1: 84. min Jorge Molina, penaltiz.

 

Getafe Real Sociedad Markel Bergara efe

610x342.jpg" />