Itxi

Reala

Santander Liga

Realak, garaipen bakarra azken hilabetean

eitb.eus

Lortutako hiru puntuak Mendizorrotzako futbol-zelaian izan zen, Deportivo Alavesen kontra euskal derbian. Kopan eta Europa Ligan, aldiz, oso dago Reala.

Aurtengo Realaren ibilbidea Santander Ligan oso irregularra izaten ari da. Hasiera bikaina izan zuten txuri-urdinek, baina azken hilabetean emaitzek ez dute lagundu.

Anoetan bi partida berdindu ditu Eusebioren taldeak eta bart, Madrilen, Colisseum Alfonso Perez futbol-zelaian jokatutako neurketan, nahiz eta aurretik jarri markagailuan Getafek emaitza irauli eta puntuak etxean geratu ziren

Bestalde, Kopan, hurrengo kanporaketan egoteko erraz du Realak eta Europa Ligan FK Vardarri ostegunean irabazten badiote eskura izango dute hurrengo kanporaketarako txartela.

 

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Reala