Itxi

Reala

Europa Liga

Hurrengo faserako urratsa eman nahi du Realak Vardarri irabazita

Agentziak | Erreakzioak

Mazedoniako taldea azkena da sailkapenean, punturik gabe. Gaur 21:05ean arituko da Anoetan. Joaneko partidan sei gol jaso zituen Realarengandik.

Realak faborito bezala hartuko du Vardar, gaur  21:05ean. Joanekoan 6 gol sartu zion Realak, eta garaipena errepikatzen bada, oso gertu izango dituzte final-hamaseirenak.

Aurkari ona dirudi Anoetan zenbakiak hobetzeko. Izan ere, bi partida baino ez du irabazi Realak etxean: Vila-real eta Rosenborgen kontra.

Eusebiok ez ditu jokalariak erreko neurketa honetan. Igandean Eibarren aurka dute hitzordua, eta euskal derbiak garrantzia handiagokoa ematen du.

David Zurutuza jokatzeko prest egon liteke. Asier Illarramendi, ziurrenez, bi partidaren ostean itzuliko da taldera.

Realean, sentsazioak kontrajarriak dira. Europa Ligan gol gehien sartu dituen taldea da, Zenitekin batera, baina urrian Ligako neurketa bakarra irabazi du.

Vardarren, Txedomir Janevski entrenatzaileak taldea "neke krisia" daukala onartu du. Ez dute punturik multzoan, eta Ligan ere partida batzuk galdu dituzte.

Ez dute bajarik Anoetarako.