Itxi

Reala

Krisialdi berria

Lesioek eta etxetik kanpoko bolada txarrak beste krisialdi bat eragin dute Realean

Erredakzioa

Talde txuri-urdinak jokalari garrantzitsuen bajak ditu, Europa Ligatik at geratu da, eta ez du etxetk kanpora garaipenik lortu Ligan duela lau hilabetetik.

  • Alvaro Odriozola, Reala. Argazkia: EFE

    Odriozola, Valentziaren aurka porrota jaso ostean. Argazkia: EFE

Realak porrota jaso zuen Valentziaren aurka igandean eta ostegunean Europa Ligatik kanporatuta geratu zen. Honen gutziaren eraginez, krisialdi berri bat sortu da talde txuri-urdinean.

Jokalari garrantzitsuen lesioek eta etxetik kanpo lortutako emaitza txarrek, ez diote etorkizun ona iragartzen Realari. Anoetatik kanpo lortutako azken garaipena duela lau hilabete izan zen Alavesen aurka 2017ko urriaren 14an.

Eusebio Sacristan entrenatzailea berriro kolokan dago. Jokalari garrantzitsuen bajek eragina izan dute azken emaitzetan. Neguko merkatua itxi baino egun bat lehenago Iñigo Martinez Athleticek fitxatu zuen. Ondoren, Willian Jose lesionatu egin zen, brasildarra taldeko golgile nagusia zelarik. Geroago, Xabi Prieto kapitainak min hartu zuen, eta Gero Rulli atezaina ere lesionatu egin zen. Gainera, Valentziaren aurkako partidarako Agirretxe ere baja izan zen.

Rulli atezaina ez da denboraldi ona egiten ari eta oso kritikatua izan da. Valentzian, ordea, Toño Ramirezek jokatu zuen atepean eta huts larria egin zuen Valentziari bigarren gola oparituta. Toño ez da fin ibili jokatu dituen partidetan; horietako bat Reala Kopatik at utzi zuen Lleidaren aurkako neurketa izan zen.


  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Reala