Itxi

Reala

Ofiziala

Realak Roberto Olabe fitxatu du futbol zuzendari lanetarako, 2021. urtera arte

Agentziak | Erredakzioa

Olabek esperientzia handia du talde profesionalen kudeaketan: Almaeian, Valladoliden, Aspire Academyn (Qatar) eta Independiente del Vallen (Ekuador) aritutakoa da.

  • Roberto Olabe. Argazkia: ETB.

    Roberto Olabe. Argazkia: ETB.

Realak Roberto Olabe fitxatu du futbol zuzendari bezala 2021eko ekainaren 30 arte. Olabek Lorenzo Juarros 'Loren' aurreko zuzendariak utzitako lekua beteko du.

Realak interneteko bere atarian azaldutakoaren arabera, Olabek "klubeko kirol arloaren erantzukizun nagusia izango du".

Talde txuri-urdinak eskerrak eman dizkio Independiente del Valle Ekuadorreko taldeari, bi kluben arteko negoziazioetan izandako “elkar ulertzeagatik eta eskuzabaltasunagatik”. Olabe Independiente del Vallen aritu da orain arte.

Fitxaketaren ondorioz, Olabe Realera itzuliko da, aurretik talde donostiarreko kirol egituran sei hilabete eskas eman ostean (2016ko irailetik 2017ko martxora). Gasteiztarrak kluba utzi zuen guztiz argitu ez ziren arrazoiengatik.

Esperientzia

Olabek esperientzia handia du talde profesionalen kudeaketan: Almerian, Valladoliden, Aspire Academyn (Qatar) eta Independiente del Vallen (Ekuador) aritutakoa da.

Olabek garai ezberdinak izan ditu Realean: jokalaria, idazkari teknikoa eta kirol zuzendaria izan da. Orain, futbol zuzendaria izango da.