Itxi

Reala

Europa Liga

Realak Manchester United, Juventus edo Bayer Leverkusen izan lezake aurkari Europa Ligako zortzirenetan

EITB MEDIA

Union Berlin, Erroma, Sporting Portugal edo Shakhtar ere izan litezke Donostiako taldearen arerioa. Ostiralean egingo dute zozketa, eta Realak etxean jokatuko du itzuliko partida. Sevillak ere lortu du sailkatzea.

  • Bayer Leverkusen taldekojokalari batzuk, Monako kanporatuta. Argazkia: EFE.

    Bayer Leverkusen taldekojokalari batzuk, Monako kanporatuta. Argazkia: EFE.

Manchester United, Juventus, Bayer Leverkusen, Union Berlin, Erroma, Sporting Portugal eta Skakhtar Europa Ligako final zortzirenetara sailkatu dira ostegun gauean, play-offa gaindituta, eta Realak talde horietako baten aurka jokatuko du hurrengo kanporaketan. Zozketa ostiralean egingo dute, eta Realak bermatuta du itzuliko partida Donostian jokatuko duela. Sevillak ere lortu du sailkatzea, baina ez da Realaren aurkaria izango final zortzirenetan.

Talde hauek geratu dira txapelketatik at play-offen: Bartzelona, Nantes, Monako, Ajax, Salzburgo, Midtjylland, Rennes eta PSV Eindhoven.

Hala, final zortzirenetan, Realak klub historikoen bat izan lezake aurrean, adibidez Manchester United (multzoen fasean elkarren aurka jokatu zuten Realak eta Ingalaterrako taldeak) edo Juventus. Balizko arerioen artean Xabi Alonsok entrenatzen duen Bayer Leverkusen ere badago. Kanporaketa, zozketan dauden taldeak ikusita, gogorra bezain erakargarria izango da. Joaneko partidak martxoaren 9an jokatuko dituzte (osteguna da), eta itzulikoak martxoaren 16an.

Europa Ligako play-offean, emaitza hauek izan dira ostegun gauean (letra lodiz, sailkatutako taldeak):

Rennes, 2; Shakhtar, 1 (Shakhtar sailkatu da, penaltietan)

Union Berlin, 3; Ajax, 1 (Union Berlin sailkatu da; joanekoan 0-0 amaitu zuten)

Manchester United, 2; Bartzelona, 1 (Manchester United sailkatu da; joanekoan, 2-2 amaitu zuten)

Erroma, 2; Salzburgo, 0 (Erroma sailkatu da; joanekoan, 1-0 galdu zuen)

Midtjylland, 0; Sporting Portugal, 4 (Sporting Portugal sailkatu da; joanekoan, 1-1 amaitu zuten)

Nantes, 0; Juventus, 3 (Juventus sailkatu da; joanekoan, 1-1 amaitu zuten)

Monako, 2; Bayer Leverkusen, 3 (Bayer Leverkusen sailkatu da, penaltietan)

PSV Eindhoven, 2; Sevilla, 0 (Sevilla sailkatu da; joanekoan, 3-0 irabazi zuen)