Itxi

Reala

Fitxaketa

Leganesek Aritz Arambarri fitxatu du

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Azkoitiko jokalariak askatasun gutunarekin sinatu du hurrengo bi denboraldietan, Realetik irten ondoren.

  • Aritz Arambarri

    Aritz Arambarri. Argazkia: CD Leganes

Leganesek ofizial egin du Aritz Arambarri 25 urteko erdiko atzelariaren fitxaketa, hurrengo bi denboraldietarako sinatu baitu, askatasun gutunarekin, Realetik irten ondoren.

Zubietako maila desberdinetatik igarota, 2017an egin zuen debuta Bigarren B Mailako filialarekin. Talde horrekin SmartBank ligara igotzea lortu zuen 2020-2021 denboraldian, zilarrezko mailan 24 neurketa jokatuta.

Aurreko denboraldian, Realaren bigarren taldearekin berriro, titular eztabaidaezina izan da, 37 norgehiagoka jokatu ditu, eta Europako lehiaketetan estreinatu da lehen taldearekin, 3 norgehiagoka jokatuta.