Itxi

Txapeldunen Liga

Taldekako fasea

Bartzelona, PSG, Bayern eta Porto, final-zortzirenetan

Erredakzioa

Hurrengo faserako txartela eskuratu dute, lau jardunaldi jokatuta, Real Madril eta Borussia Dortmundekin batera.

  • Goetzek gola sartu zuen Romaren aurka / EFE.

    Goetzek gola sartu zuen Romaren aurka / EFE.

Bartzelonak, Paris Saint-Germainek, Bayern Munichek eta Portok Txapeldunen Ligako final-zortzirenak jokatzeko txartela eskuratu dute, atzo multzoen faseko partidak irabazita. Real Madrilek eta Borussia Dortmundek asteartean lortu zuten.

Bartzelonak Ajaxi irabazi zion, zailtasunekin (0-2), Messiren bi golei esker. Raul Gonzalezek Txapeldunen Ligan lortutako marka berdindu du argentinarrak, 71 gol egin baititu orain arte txapelketa horretan. PSG Apoeli gailendu zitzaion (1-0), eta Bayern Munichek nagusitasunez hartu zuen Erroma mendean (2-0). Portok, bere aldetik, San Mamesen irabazi eta aukerarik gabe utzi zuen Athletic.

E, F, G ETA H TALDEETAKO EMAITZAK

Bayern Munich - Erroma 2-0

Manchester City - CSKA Mosku 1-2

Ajax - Bartzelona 0-2

Paris Saint-Germain - Apoel 1-0

Maribor - Chelsea 1-1

Sporting - Schalke 4-2

Athletic - Porto 0-2

Shakhtar Donetsk - BATE Borisov 5-0