Itxi

Txapeldunen Liga

Azkenaurrekoa

Final-zortzirenetarako txartela ziurtatzeko jardunaldi erabakigarria

Erredakzioa

Atletico Madril, Erroma, Chelsea, Basilea, Leverkusen eta Arsenal taldeek hurrengo faserako pasea eskuratzea dute helburu.

  • Diego Costa Chelseako jokalaria. Argazkia: EFE

    Diego Costa Chelseako jokalaria. Argazkia: EFE

Aste honetan multzoen faseko bosgarren jardunaldia jokatuko da Txapeldunen Ligan, eta Atletico Madril, Erroma, Chelsea, Basilea, Leverkusen eta Arsenal taldeek hurrengo faserako txartela ziurtatzea dute helburu.

CSKA Moskuk eta Olinpiakosek ere xede berdina dute, baina zailago dute jardunaldi honetan lortzea. Multzoen fase bukatzeko bi jardunaldi falta dira, aste honetako eta beste bat.

Real Madrilek, Bartzelonak, Paris Saint Germainek, Borussia Dortmundek, Bayern Munichek eta Porto aurreko jardunaldian eskuratu zuten final-zortzirenetarako pasea.

Txapeldunen Ligako bosgarren jardunaldia:

Asteartean, azaroaren 25ean

H multzoa:

BATE Borisov (BLR) - Porto (POR) 18.00

Shakhtar Donetsk (UKR) - Athletic Club (EUS) 20.45

E multzoa:

CSKA Mosku (RUS) - Erroma (ITA) 18.00

Manchester City (ING) - Bayern Munich (ALE) 20.45 

F multzoa:

APOEL Nicosia (CYP) - Bartzelona (ESP) 20.45

Paris Saint-Germain (FRA) - Ajax (HOL) 20.45

G multzoa:

Schalke 04 (ALE) - Chelsea (ING)

Sporting Club (POR) - Maribor (ESL)

Asteazkenean, azaroaren 26an

C multzoa:

Zenit San Petersburgo (RUS) - Benfica (POR) 18.00

Bayer Leverkusen (ALE) - AS Monaco (FRA) 20.45

D multzoa:

Anderlecht (BEL) - Galatasaray (TUR) 20.45

Arsenal (ING) - Borussia Dortmund (ALE) 20.45

A multzoa:

Atletico Madril (ESP) - Olinpiacos (GRE) 20.45

Malmoe (SWE) - Juventus (ITA) 20.45

B multzoa:

Ludogorets (BUL) - Liverpool (ING)

Basilea (SUI) - Real Madril (ESP).