Itxi

Txapeldunen Liga

2-0

Arsenalek Bayern gainditu du

Erredakzioa

Hirugarren jardunaldi honetako partida ikusgarriena Bayer Leverkusenek eta Erromak jokatu dutena izan da. Launa (4-4) berdinduta bukatu da alemaniarren eta italiarren arteko partida.

  • Giroud. Argazkia: EFE

    Arsenaleko jokalariak Bayerni sartutako bi goletako bat ospatzen. Argazkia: EFE

Txapeldunen Ligako hirugarren jardunaldia jokatu da astearte honetan eta zaleek ikuskizun bikainaz gozatzeko aukera izan dute. Arsenalek 2-0 irabazi dio Bayern Muncheni Londresen eta ingelesek lehen garaipena erdietsi dute aurtengo Championsean.

Garaipena lortu arren, ordea, Arsenalek F multzoko azken postuan jarraitzen du, Dinamo Zagrebekin (3 puntu) berdinduta. Bayernek lidergoan jarraitzen du 6 punturekin, baina puntu kopuru berdinarekin dago azken jardunaldi honetan Dinamori 0-1 irabazi dion Olympiacos.

E multzoan ikusi ahal izan dugu gaueko partidarik ikusgarriena. Bayer Leverkusenek eta Erromak launa (4-4) berdindu dute norgehiagoka zirraragarri batean. Bestalde, Bartzelonak 0-2 irabazi dio BATE Borisovi. Baça da multzoko liderra zazpi punturekin, Leverkusen bigarren postuan da lau punturekin, BATE dago hirugarren postuan hiru punturekin eta Erroma da azken sailkatua, bi punturekin.

Jardunaldi honetan, Zenitek multzoen faseko lehen itzuli bikaina biribildu du Olympique Lyoni 3-1 irabazita. Multzoko beste partidan, Valentziak 2-1 irabazi dio Genti. Zenit da H multzoko liderra 9 punturekin eta Valentzia da bigarren sailkatua, 6 punturekin. Azken bi postuetan Lyon eta Gent daude, puntu banarekin.

Azkenik, G multzoan Portok 2-0 irabazi dio Maccabi Tel-Avivi eta Dynamo Kyiv-Chelsea norgehiagoka golik gabeko berdinketarekin (0-0) bukatu da. Horrenbestez, Porto da multzoko liderra 7 punturekin, Dynamo Kyiv a bigarren 5 punturekin eta Chelsea hirugarren 4 punturekin. Azken postua, punturik ez duen Maccabirentzat da.

 

at da.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Txapeldunen Liga