Itxi

Txapeldunen Liga

Seigarren jardunaldia

Chelsea-Porto eta Olympiakos-Arsenal, sailkapena jokoan

Erredakzioa

E multzoan Bayer Leverkusenek, Erromak eta BATEk final-zortzirenetara sailkatzeko aukerak dituzte. H multzoan, aldiz, Gent eta Valentzia dira sailkapena jokoan izango dutenak.

  • Chelsea. Argazkia: EFE

    Diego Costa eta Courtois Chelsearen entrenamenduan. Argazkia: EFE

Asteazken honetan jokatuko da Txapeldunen Ligako multzoen faseko azken jardunaldia E, F, G eta H multzoetan. Chelsea-Porto eta Olympiakos-Arsenal dira partida azpimarragarrienak.

Chelseak eta Portok Stamford Bridgen jokatuko dute hil ala biziko partida. Bi taldeak 10na punturekin berdinduta daude G multzoaren buruan, baina hirugarren dagoen Dynamo Kyivek 8 puntu ditu, eta azken sailkatua den Maccabiren aurka jokatuko du. Ukrainako taldeak garaipena lortuz gero, Portori ez zaio nahikoa izango Chelsearen aurka berdintzearekin.

Olympiakosek eta Arsenalek ere hurrengo fasera sailkatzea izango dute jokoan Atenasen. Greziarrak F multzoko bigarren postuan daude 9 punturekin eta Arsenal da hirugarren sailkatua, 6 punturekin. Londreseko taldeak bi goleko aldearekin irabazi beharra du final-zortzirenetan egon ahal izateko. Bayernek, aldiz, multzoko lehen postua ziurtatuta du, eta azken sailkatua den Dinamo Zagreben (3 puntu) aurka jokatuko du.

E multzoan Bartzelona da jokoan ezer ez duen talde bakarra. Talde katalanak bermatuta du multzoko lehen postua, baina Bayer Leverkusen (5 puntu), Erroma (5 puntu) eta BATE (4 puntu) taldeek final-zortzirenetara sailkatzeko aukerak dituzte. Bayer Leverkusenek Bartzelonaren aurka jokatuko du Alemanian eta Erromak etxean jokatuko du BATE Borisoven aurka.

H multzoan, aldiz, Zenitek lehen postua ziurtatuta du, eta Olympique Lyon kanporatuta dago. Gent (7 puntu) eta Valentzia (6 puntu) ibiliko dira bigarren postua eskuratzeko lehian. Gentek Zeniten aurka jokatuko du Belgikan eta Valentziak Olympique Lyon izango du aurkari Mestallan.

kari Mestallan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Txapeldunen Liga