Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Champions League: Real Madril eta Atletico Madril finalerdietan dira

  • facebook
  • twitter

Txapeldunen Liga

Final-laurdenak

Real Madril eta Atletico Madril finalerdietan dira

Erredakzioa

2017/04/18

Zuriek 4-2 irabazi diote Bayern Munichi, eta 1-2 irabazi zuten joanekoa. Koltxoneroek bana berdindu dute Leicesterren aurka, etxean, eta 1-0 irabazi zuten joanekoa.

  • Cristiano Ronaldok hat-tricka sartu du Bayernen aurka. Argazkia: EFE

    Cristiano Ronaldok hat-tricka sartu du Bayernen aurka. Argazkia: EFE

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Real Madril eta Atletico Madril Txapeldunen Ligako finalerdietarako sailkatu dira, astearte honetan Bayern Munich eta Leicester taldeak menderatuta final-laurdenetako kanporaketetan.

Santiago Bernabeu estadioan, 4-2 irabazi dio Real Madrilek Bayern Munichi, eta 1-2 irabazi zuen Alemanian. Bayernek hartu du aurrea markagailuan, Lewandowskik penaltiz sartutako golari esker (0-1). Ondoren, Real Madrilek neurketa berdindu du Cristiano Ronaldoren gol bati esker (1-1), baina Bayern aurretik jarri da berriro berehala, Sergio Ramosek bere atean gola sartuta (1-2). Bayern jokalari bat gutxiagorekin geratu da partidaren azken txanpan Arturo Vidalek bigarren txartel horia ikusi baitu. Kanporaketa berdinduta zela, luzapenean erabaki da dena. Luzapeneko lehen zatiaren amaieran, Ronaldok markagailua berdindu du (2-2), eta bigarrenean, Real Madril jaun eta jabe izan da. Ronaldoren hirugarrena (3-2) eta Marco Asensioren beste gol bat (4-2) heldu dira ondoren. Emaitza horri esker, Zidanek zuzentzen duen taldeak aurrera egin du Txapeldunen Ligan.

Bestalde, Atletico Madrilek bana berdindu du Leicesterren aurka, baina Txapeldunen Ligako finalerdietara sailkatu da, joaneko neurketa 1-0 irabazi baitzuen. Saul Ñiguezek sartu du 0-1ekoa koltxoneroentzat, eta Vardyk egin du banakoa.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

EiTB Kirolak

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • ar.
  • az.
  • og.
  • or.
  • lr.
  • ig.

Ez dago zuzenekorik

Euskal Selekzioak Euskal selekzioak irabazi egin dio Korsikari,… Euskal Selekzioak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena