Itxi

Txapeldunen Liga

Bigarren jardunaldia

PSG, Chelsea eta Manchester oso sendo euren multzoetan

erredakzioa

PSGk 3-0 azpiratu zuen Bayern, Chealsea erakustaldia eman zuen Atleticoren etxean eta Manchesterrek ez zuen errukirik izan CSKA Moskurekin.

  • Cavani eta Neymar, PSGko aurrelariak. Argazkia: EFE

    Cavani eta Neymar, PSGko aurrelariak. Argazkia: EFE

Paris Saint Germain taldeak ospe handiko garaipena erdietsi du Bayern Munichi 3-0 irabazita etxean, eta modu horretan Txapeldunen Ligako beste taldeengan ikara eragiteko moduko emaitza eskuratu du. Chelseak, bere aldetik, partida handia jokatu du Atleticoren etxean eta luzapenean sartutako gol bati esker (1-2) puntuak Londresera bidean jarri ditu. Manchesterrek ez du gupidarik izan CSKA Moskuren aurrean, 0-4 sartu baitio. Bere aldetik, Bartzelonak 0-1 garaitu du Sporting Portugal, baina distirarik gabeko norgehiagoka izan da Valverderen jokalarien aldetik.

A TALDEA

Basilea 5-0 Benfica
[Michael Lang (2'), Oberlin (20' eta 69'), Van Wolfswinkel (60' pen.) eta Riveros (77')]

CSKA Moscú 1-4 Manchester United
[Kuchaev (90') | Romelu Lukaku (4' eta 27'), Martial (19' pen.) eta Mkhitaryan (57')]

B TALDEA

PSG 3-0 Bayern Múnich
[Dani Alves (2'), Cavani (31') eta Neymar (63')]

Anderlecht 0-3 Celtic Glasgow
[Griffiths (38'), Mbodji (50' bere atean.) eta Sinclair (93')]

C TALDEA

Atlético 1-2 Chelsea
[Griezmann (40' pen.) | Morata (60') eta Batshuayi (94')]

Qarabag 1–2 Roma
[Henrique (28) | Manolas (7') eta Dzeko (15')]

D TALDEA

Sporting Portugal 0-1 Bartzelona
[Coates (49' berea atean)]

Juventus 2-0 Olympiacos
[Higuaín (69') eta Mandzukic (80')]

andzukic (80')]