Itxi

Txapeldunen Liga

3. jardunaldia

Hirugarrenean heldu da Tottenhamen eta Real Madrilen lehen garaipena

Agentziak | Erredakzioa

Nahitaezkoa zen hiru puntuak eskuratzea bi taldeentzat. Gainerako faboritok ez zuten huts egin, Juventusen kasuan markagailua irauli behar izan zuen.

  • Dybala eta Ronaldo

    Dybala eta Ronaldo. Argazkia: EFE

Txapeldunen Ligako hirugarren jardunaldia oso garrantzitsua zen talde batzuentzat. Tottenhamek eta Real Madrilek ezin zuten huts egin eta biek lortu zuten garaipena lehen bi jardunaldietan kale egin ondoren. Londresekoek 5-0 menderatu zuten Izar Gorria eta zuriek, Istanbulen, 0-1 irabazi zuten Galatasarayren kontra.

Gainerako faboritoek sendo jarraitzen dute, Paris Saint Germainek, Bayern Munichek eta Manchester Citik beste garaipen bat erdietsi zuten. Juventusen kasuan galtzen hasi, baina markagailua irauli zuen beste hiru puntu lortzeko.

3. JARDUNALDIA

A MULTZOA

BRUJAS 0 - PSG 5 Icardi (7, 63), Mbappe (61, 79, 83)

GALATASARAY 0 - REAL MADRIL 1 Kroos (18)

B MULTZOA

OLINPIAKOS 2 El Arabi (23), Guilherme (79) - BAYERN MUNICH 3 Lewandowski (34, 62), Tolisso (75)

TOTTENHAM 5 Kane (9, 72), Son (16, 44), Lamela (57) - IZAR GORRIA 0

C MULTZOA

SHAKHTAR DONETSK 2 Konoplyanka (17), Dodo (75) - DINAMO ZAGREB 2 Dani Olmo (25), Orsic (60 p.)

MANCHESTER CITY 5 Aguero (34, 39 p.), Sterling (58, 64, 69) - ATALANTA 1 Malinovskyi (28 p.)

D MULTZOA

ATLETICO MADRID 1 Morata (78) - BAYER LEVERKUSEN 0

JUVENTUS 2 Dybala (77, 80) - LOKOMOTIV MOSKU 1 Aleksei Miranchuk (30)