Itxi

Olinpiar Jokoak

Rio 2016

Hiri Olinpikoa, bukatu gabe

Agentziak | Erredakzioa

Australiako eta Japoniako atletak kexatu dira dagoeneko eta Hiri Olinpikotik at daude hoteletan lo egiten.

Rio 2016ko Olinpiar Jokoak hasteko hamar egun falta dira eta arduradunek jakitera eman dute oraindik Hiri Olinpikoko 15 erakin bukatu gabe daudela.

Antolatzaileek lasaitasun mezu bat bota nahi izan dute eta aste honetan beste bost erakin guztiz bukatuta egongo direla esan dute. 'Olinpiar Joko guztietan daude arazoak hasieran, jende asko dator, halere azkar konponduko dugu. Arazoak non dauden jakin badakigu eta horretan gaude', argitu du Rodrigo Tostesek.



  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea