Itxi

Olinpiar Jokoak

Emakumezkoen eskubaloia

Espainiak merezitako brontzezko domina irabazi du

Erredakzioa

Espainiako emakumezkoen eskubaloi selekzioak brontzezko domina irabazi du Hego Korearen aurka. Partida bi luzapenetan erabaki behar izan da (31-29).

  • Marta Mangue. Argazkia: EFE.

    Marta Mangue. Argazkia: EFE.

Espainiako emakumezkoen eskubaloi selekzioak, Eli Pinedo, Nely Carla Alberto, Andrea Barno eta Patricia Elorza euskal jokalariekin, brontzezko domina irabazi du Londresko Olinpiar Jokoetan. Espainiako ‘gudari olinpikoek’ Hego Koreako selekzioari irabazio diote, bi luzapen behar izan duen partidan (31-29).

Micaela Ciobanu atezaina, Hego Koreari bi penalti geldituta, partidako protagonista izan da. Espainiak partida irabazi ahal izan du bi unetan, arauzko denboraren bukaeran eta lehenengo luzapenaren amaneran, baina jaurtiketa horiek kale eginda, atezaina izan da partida irabazteko gakoa.

Espainiak Hego Korearen aurka galdu zuen Olinpiar Jokoetako lehenengo partidan, baina oraingoan hobeak izan dira. Espainiak lan handia izan du aurkariaren defentsa zulatzen, eta baloi gehiegi galdu ditu, hegokorearrei airea eman diena.

Bi selekzioak bukaera arte borrokatu dira partida eta domina irabazteko. Brontzeak Espainiaren txapelketa bikaina saritzen du. ‘Gudari olinpikoak’ oso sendo egon dira, talde bientzat luzeegia izan den partida irabazteko.