Itxi

Olinpiar Jokoak

Londres

Txinak ezin izan die AEBei dominen borrokan irabazi

Erredakzioa

Domina-zerrendako bigarren postura itzuli da Asiako erraldoia, Atenasen gertatu bezala, baina 24 podium eta sei urre gehiago lortu ditu.

  • Jingyu Wu txinatarra taekwondon urrezko domina irabazi eta gero. EFE

    Jingyu Wu txinatarra taekwondon urrezko domina irabazi eta gero. EFE

Txina domina-zerrendan nagusi izan zen Pekinen (2008), baina ezin izan du Londresen arrakasta errepikatu eta AEBek aise gainditu dute urre eta domina kopuruan. Hala ere, Olinpiar Joko bikainak izan dira Asiako erraldoiarentzat, batez ere igeriketan emandako aurrerapausoari eta gimnasian, jauzietan, badmintonen eta mahai-tenisean mantendutako nagusitasunari esker.

Jokoak etxean izanda herrialde guztiek emaitzak hobetzen dituzte, ondorioz, Londreseko helburua ez zen Pekingo zenbaki ikaragarriak berdintzea (100 domina eta 51 urre), Atenaseko (2004) emaitzak hobetzea baizik. Bigarren helburu hori lortu du Txinak.

Domina-zerrendako bigarren postura itzuli da Asiako erraldoia, Atenasen gertatu bezala, baina 24 podium (87 aurten eta 63 Atenasen) eta sei urre gehiago (38 Londresen eta 32 2004an) lortu ditu.

Nahiz eta bigarren postuan amaitu -Errusia urrun geratu da, urre gutxi erdietsi dituelako- Asiako erraldoiak garaipena errepikatzearekin amets egin du lehiaketaren aurreneko erdian, Londresen; izan ere, Olinpiar Jokoen erdira arte Txina AEBen aurretik izan da domina-zerrendan, gimnasian, halterofilian eta tiroan lortutako urrezko dominei esker.

Hala ere, Txinak bigarren aste eskasagoa izan du; izan ere, txinatarrak ahulagoak ziren probetan (atletismoa eta taldekako lehiaketak). Horrela, AEBek aldea murriztu eta sailkapenean aurrea hartu dute.