Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

Seigarren jardunaldia

Olaizola II.a eta Apraiz, nagusi Gonzalez-Zubieta bikotearen aurka

Erredakzioa

Olaizola II.ak eta Apraizek aise irabazi diote Gonzalez-Zubieta bikoteari (22-13). Apraizek Zabaletaren ordez jokatu du Binakako Txapelketaren seigarren jardunaldiko partidan.

5:22

Olaizola II.ak eta Apraizek Gonzalez-Zubieta bikotearen aurkako partida irabazi dute (22-13), Eibarko Astelena pilotalekuan. Apraizek Zabalaren ordez jokatu du, ezker eskuan mina duelako. Olaizola II-Zabala bikoteak, beraz, hirugarren puntua lortu dute Binakako Txapelketan.

Partida akats gehiegirekin hasi da. Pilotariek ez dute maila eman lehenengo zatian. Apraiz, txapelketan debutari, urduri egon da lehenengo minutuetan. Bi bikoteak 7 tantora berdinduta heldu dira.

Olaizola II.ak bikotearen ardura hartu duenean, Apraiz lasaitzen hasi da, eta aldea sartu dute markagailuan. Gonzalez-Zubieta bikoteak txapelketan zehar erakusten ari den maila kaxkarra eman du, eta 13 tantotan geratu dira. Aurrelarien lehian, Gonzalez baino nabarmen nagusiagoa izan da Olaizola II.a. Azparnekoa ez da fin ibili, eta goizuetarrak aldea jarri du.

Olaizola II-Zabala bikoteak hirugarren puntua lortu dute. Gonzalez eta Zubieta ia aukerarik gabe daude, puntu bakarrarekin jarraitzen dute eta.