Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

Bizkaia pilotalekuan

Irujo eta Barriola harrapatu nahi dituzte Berasaluze II.ak eta Albisuk

Erredakzioa

Partida zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.com-ek. Titin III-Merino / Bengoetxea VI-Zabala, eguneko beste neurketa.

  • Berasaluze II eta Albisu. Argazkia: EITB.

    Berasaluze II eta Albisu. Argazkia: EITB.

Berasaluze II.ak eta Albisuk Martinez de Irujo eta Barriola izango dituzte aurkari, arratsalde honetan, Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Jaialdia 17:00etan hasiko da, Rico IV-Larunbe eta Mendizabal III-Tolosa bikoteen arteko partidarekin. Zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.com-ek.

Nafarrak bi puntura dituzte Berasaluze II.ak eta Albisuk. Irujok eta Barriolak 5 neurketa irabazi dituzte 7 jardunalditan, eta sailkapeneko bigarren postuan daude. Gaurko aurkariek 2 puntu gutxiago dituzte.

Beste neurketa Tafallan izango da, Titin III-Merino eta Bengoetxea VI-Zabala bikoteen artean.