Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

8. jardunaldia

Irujok eta Barriolak irabazi dute Bilboko partida gogorra

Erredakzioa

Berasaluze II.a eta Albisu aurretik joan dira amaierara arte (21-22). Tafallako neurketan, Titin III.a eta Merino Bengoetxea VI-Zabala bikoteari nagusitu zaizkio.

1:32

Oso partida gogorra jokatu dute Berasaluze II-Albisu eta Irujo-Barriola bikoteek. Hasieratik gogor hasi da norgehiagoka, eta tantoak igaro ahala ere gogortu egin da. Nafarrak atzetik joan dira ia partida osoan zehar, baina Berasaluze II.a eta Albisu bikotearengandik oso hurbil. Defentsa lanean ondo aritu dira pilotariak. Tanto ikusgarriak egin dituzte, baina aurrelariek ezin izan dituzte askotan egoki bukatu.

Albisuren joko bikainak gauzak erraztu dizkio Berasaluzeri, baina bizkaitarrak ez du behar bezala aprobetxatu, eta aukerak galdu ditu. Irujo ondo aritu da, baina Barriolak arazoak izan ditu eskuetan, eta, partidari eutsi arren, ezin izan du partida irauli.

Partidaren azken txanpan, markagailuan berdinketa jarri dute Irujok eta Barriolak (17-17). Iberokoaren lan zikinari eta onari esker, aurretik jarri dira nafarrak, lehenbiziko aldiz, markagailuan 17-18 ageri zela. Bukaerara arte eskutik joan dira bi bikoteak, eta, azkenean, Albisuren akats batek Irujo-Barriola bikotearen alde erabaki du partida. Nafarrek 6 puntu dituzte jada; Berasaluze II-Albisu bikoteak, berriz, 3.

Binakako Txapelketako jardunaldi honetako beste partidan, Titin III.ak eta Merinok 22-16 irabazi diete Bengoetxea VI.ari eta Ibai Zabalari. Errioxako bikotea aurretik egon da partida osoan, aurkariek 7-7koa jarri dutenean izan ezik.

Partida Titin III.aren eta Merinoren nagusitasunarekin hasi da, atzelariaren kontrolari eta aurrelariaren joko ederrari esker. Txapelketako neurketarik onena egin du Titinek.

Tafallako Ereta pilotalekuko norgehiagoka bukatuta, Oinatz Bengoetxea eta Ibai Zabala 3 punturekin geratu dira sailkapenean, eta errioxarrek aurrea hartu diete, 4 puntu baitituzte.