Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

Bigarren jardunaldia

Olaizola II.ak eta Beroizek estropezu egin dute, bigarrenez (22-17)

Erredakzioa

Gorriek galdu egin dute Retegi Biren eta Rezustaren aurka jokatutako partidan. Bi jardunaldi jokatu dira eta oraindik ez dute neurketarik irabazi.

0:00

Aurreikuspenak ez dira bete Eibarko Astelena pilotalekuan. Olaizola II.a eta Beroiz favorito ziren Retegi Biren eta Rezustaren aurka, baina galtzailea atera dira eta bi porrot daramatzate orain arte Binakako Txapelketan jokatutako bi jardunaldietan.

Retegi Bi eta Rezusta, berriz, lider dira, jokatutako bi norgehiagoketan nagusi izan baitira (lehenengoan, hori bai, Xalaren lesioak lagunduta). Gaurkoan aurkariak baino gehiago izan dira, eta aurretik joan dira markagailuan, ia partida osoan. Bergarako atzelaria bikain aritu da; Julen Retegik ere bikain egin dio aurre Aimarri aurreko koadroetan. Hala ere, tantoak amaitzea kosta izan zaie, eta horrek markagailuan alde handiagoa zabaltzea oztopatu die.

Partida gogorra eta oso lehiatua izan da. 14-18ra iritsi arte, aldeak ez dira hiru puntu baino gehiagokoak izan, eta bost berdinketa izan dira, azkena, 14na. Hortik aurrera, eta 0 eta 6ko partzialaz baliatuta, urdinek behin betiko aldea zabaldu dute, amaierako 17 eta 22ra arte.

Aimar, makal

Astelena pilotalekuan ikusitakoaren arabera, argi geratu da Olaizola II.ak eta Beroizek osatzen duten bikotea ez dagoela momenturik onenean. Aimarrek ez du ohiko sasoi puntua, bizitasuna falta zaio, eta Goizuetarrak sufritu egiten du kantxan. Beroizek, berriz, ahal izan dueña egin du gaur atzeko koadroetan, baina huts gehiegi egin ditu.

Ondorioz, Retegi Bik eta Rezustak landutako eta merezitako garaipena lortu dute, eta Txapelketako lehen jardunaldietako ezustekoa dira.

Partida tantoz tanto:

0-1, 0-2, 1-2, 2-2, 2-3, 3-3, 3-4, 3-5, 3-6, 4-6, 5-6, 5-7, 5-8, 6-8, 7-8, 8-8, 9-8, 9-9, 9-10, 9-11, 9-12, 10-12, 11-12, 11-13, 11-14, 12-14, 13-14, 14-14, 14-15, 14-16, 14-17, 14-18, 14-19, 14-20, 15-20, 16-20, 17-20, 17-21, 17-22.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Olaizola II