Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

Maskurra garbitu behar

Ceciliok hartuko du Barriolaren lekua, ostiral honetan Atanon

Erredakzioa

Bestalde, Aitor Irusta gazteak bi urteko kontratua sinatu du ASPErekin, eta hilaren 25ean egingo du debuta.

  • Abel Barriolaren artxiboko irudia. Argazkia: EITB

    Abel Barriolaren artxiboko irudia. Argazkia: EITB

Abel Barriola baja izango da Artola-Albisu partidarako, eta bere lekua Ceciliok beteko du. Errioxarra Juan Martinez de Irujoren bikotea izango da Atanon jokatuko den Binakako Txapelketako bosgarren jardunaldiko norgehiagokan (zuzenean ETB1en eta eitb.eus-en, 22:15etik aurrera). Barriolak eskumako eskuko maskurra garbitu behar du.

Irusta hilaren 25ean egingo du debuta ASPErekin

Aitor Irustak bi urteko kontratua sinatu du ASPErekin, eta urtarrilaren 25ean egingo du debuta Eibarko enpresarekin. "Oso pozik nago. Txikitatik beti amestu dudan aukera lortu dut. Edozein pilotariren ametsa beteko dut. Eskertzekoa da ASPEk eman didan aukera", esan du Diario Vasco Torneoko txapeldunak (Irribarriarekin batera).

Munitibarreko pilotariak argi eta garbi ditu gauzak hemendik aurrerako ibilbide profesionalean: "Oso ondo aprobetxatu nahi ditut bi urte hauek. Ikasi eta ikasi eta ahal dudan guztia eman partida onak jokatzeko", gaineratu du.