Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

5. jardunaldia

Beroiz jokatzeko prest dago

Erredakzioa

David Merino baja izango da berriro ere, eta Xalak eta Beñat Rezustak denbora eskatu diote enpresari, jokatuko duten edo ez erabakitzeko.

  • Mikel Beroizen artxiboko irudia. Argazkia: EITB

    Mikel Beroizen artxiboko irudia. Argazkia: EITB

Binakako Txapelketan, eta bosgarren jardunaldiari dagokionez, bada berririk. Mikel Beroizek jokatzeko moduan dela esan du gaur. Uharteko pilotariak, entrenamendua egin du goizean Olaizolarekin batera, eta ontzat eman du lan saioa. Hortaz, larunbatean, Labriteko kantxan arituko da.

Datorren jardunaldian jokatuko ez duena, David Merino da. Mungiako partidan oraingoz ez dago argi nor izango den bere ordezkoa. Bestalde, Xalak eta Beñat Rezustak denbora eskatu diote enpresari, jokatuko duten edo ez erabakitzeko.

z erabakitzeko.