Itxi

X-deportes_campeonato individual-X

X-deportes_campeonato individual-X

Buruz Burukoa

22-9

Beroizek Albisu jipoitu du eta final-laurdenetan da

Erredakzioa

Albisuk huts asko egin zituen hasierako tantoetan eta ez zuen aurkaria urduritzeko aukerarik izan. Beroizek Martinez de Irujoren kontra jokatuko du final-laurdenetan.

0:57

Mikel Beroiz jaun eta jabe izan zen Jon Ander Albisuren kontra 2013ko Buruz Burukoaren final-zortzirenetan jokatutako partidan. Uhartekoa aise nagusitu zen Tolosako Beotibarren.

Albisuk azken bi urteetako bolada txarrarekin amaitu nahi zuen, izan ere beti kaleratu dute txapelketako lehen partidetan. Atzo ere ez zuen garaipena lortzerik izan, huts ugari egin zituen lehen tantoetan eta kanporaketa erraz jarri zion Beroizi.

Beroiz 7-1 jarri zen aurretik lehen minutuetan, eta abantaila hori murriztea ezinezkoa izan zitzaion Ataungoari. Gauzak horrela, ezustekorik gabe iritis ziren azkeneko 22-9ra.

Mikel Beroizek Juan Martinez de Irujo izango du aurkari final-laurdenetan.