Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

Tolosan

Xala final-laurdenetarako sailkatu da, Albisu gaindituta (22-17)

Erredakzioa

Hasieran uste baino gehiago sufritu du Iparraldeko pilotariak garaipena erdiesteko. Irujo, hurrengo aurkaria.

1:25

Xalak Lau t'erdiko final-laurdenetako ligaxkarako txartela eskuratu du, Tolosako Beotibarren jokatutako partidan, Albisu mendean hartuta (22-17).

Iparraldeko pilotaria hasieratik nagusitu da, baina Albisu markagailuan hurbildu da, behin baino gehiagotan. Azkenean, hasieran uste baino gehiago sufritu du Xalak garaipena erdiesteko. Xalaren hurrengo aurkaria Irujo izango da.

Olaetxea, Julen Retegi eta Ezkurdia ere final-laurdenetarako sailkatu dira asteburu honetan.

ETB-1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute igande honetan Irujoren eta Xalaren arteko norgehiagoka (Eibartik).