Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

Final-laurdenak

Xalak ezustekoa eman du Irujoren kontra

Erredakzioa

Iparraldeko pilotariak Juan Martinez de Irujo 22-14 gainditu du Eibarko Astelena pilotalekuan.

Xala

Yves Salaberri "Xala" pilotariak Lau t'erdikoaren final-laurdenetako ligaxkan aurreneko puntua eskuratu du, Juan Martinez de Irujo gaindituta.

Eibarko Astelena pilotalekuan jokatutako neurketan, Xala bikain hasi da jokatzen. Hasierako 2-6ko partzialak argi utzi du lekuindarraren egun ona, eta garaipena lortzeko borrokan egingo zuela.

Irujo, nahi eta ezin. 8-10era hurbildu da markagailuan, baina huts gehiegi egin ditu emaitzari buelta emateko. Azken txanpan, 9-19koarekin, Xalak hainbat huts egin ditu Irujoren mesederako (14-19), baina ameskeria besterik ez da izan, azkenean Xalak 14-22 irabazi du.

Partzialak: 2-6, 5-8, 8-10, 9-19, 14-19 eta 14-22.