Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

Final-laurdenak

Aurreneko puntua eskuratu du Ekaitz Saralegik (22-14)

Erredakzioa

Amezketakoak Julen Retegi gainditu du Gernikako Santanapen, eta Xala izango du aurkari hurrengo neurketan.

  • Saralegiren artxiboko irudia. Argazkia: EITB

    Saralegiren artxiboko irudia. Argazkia: EITB

Ekaitz Saralegik final-laurdenetako aurreneko puntua eskuratu du Lau t'erdikoan, Gernika-Lumoko Santanape frontoian jokatutako neurketan Julen Retegiri irabazita (22-14).

Indartsu hasi du partida Amezketakoak (5-0) eta partida osoan zehar markagailuan aurretik izan da. Retegi Bi aldea murrizten saiatu da, eta lortu du, baina ez da norgehiagokari buelta emateko gai izan. Saralegi nagusitu da, eta Xalaren aurka neurtuko ditu indarrak hurrengo partidan.