Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

Final-zortzirenak

Altuna III.a ere, final-laurdenetara

eitb.eus

Amezketako gaztea Aritz Lasari gailendu zaio Lekunberrin 22 eta 13. Altuna III.a jaun eta jabe izan da kantxan.

1:03

Jokin Altunak ez du arazo gehiegirik izan Aritz Lasari 22 eta 13 irabazi eta Lau t’erdiko txapelketako final-laurdenetan sartzeko.

Amezketako pilotaria jaun eta jabe izan da Lekunberriko pilotalekuan, Aritz Lasak arazo handiak izan baititu bere jokoa kantxara egokitzeko.

Altuna III.ak aldea zabaldu du lehen tantoetatik. Gauzak horrela, 1 eta 15 aurreratu da markagailuan, erraztasun handiz. Partida labur joango zela zirudien, baina Aritz Lasak ez du amore eman. 11 eta 2ko partziala egin eta 12-18 hurbiltzea lortu du.

Momentu horretan, Urretxukoak sakea galdu du, eta horrek bere gorakada eten du. Jokin Altuna 20. tantora heldu da, eta akats bat egin duen arren, ez dio garaipenari ihes egiten utzi: 22-13.

Amezketako pilotaria final-laurdenetako ligaxkako 2. multzoan sartu da, Olaizola II.arekin, Bengoetxea VI.arekin eta Artolarekin. Iñaki Artola izango da , hain zuzen, bere lehen aurkaria.

 

Partidako tanto guztiak: 1-0, 1-1, 1-2, 1-3, 1-4, 1-5, 1-6, 1-7, 1-8, 1-9, 1-10, 1-11, 1-12, 1-13, 1-14, 1-15, 2-15, 2-16, 3-16, 3-17, 4-17, 5-17, 6-17, 7-17, 8-17, 9-17, 10-17, 11-17, 12-17, 12-18, 12-19, 12-20, 13-20, 13-21, 13-22.