Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Pilota: Altunak eta Urrutikoetxeak entrenamendua egin dute Bizkaia frontoian

Lau eta erdikoa

Finalerako prest

Altuna III.ak eta Urrutikoetxeak entrenamendua egin dute Bizkaia frontoian

Erredakzioa

2017/11/14

Azaroaren 19an jokatuko dute Lau t’erdiko Txapelketako finala eta astearte honetan lan-saioa egin dute bi pilotariek, finala jokatuko den pilotalekuan.

  • Altuna III-Urrutikoetxea. Argazkia: EiTB

    Altuna III-Urrutikoetxea. Argazkia: EiTB

    Altuna III-Urrutikoetxea. Argazkia: EiTB
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Jokin Altunak eta Mikel Urrutikoetxeak Lau t'erdiko Txapelketako finala jokatuko dute igande honetan, azaroaren 19an, Bilboko Bizkaia frontoian. Astearte honetan, bi pilotariek lan-saioa egin dute finala jokatuko den pilotalekuan.

Urrutikoetxea eta Altuna baikor daude finalari begira, baina biek argi daukate aurrean aurkari zaila izango dutela. Finalak ikusmin handia sortu du, eta horren erakusle da sarrerak agortu egin direla. Frontoia bete egingo da, 3.000 ikuslerekin.

Altunak Dariorekin egin du entrenamendua. "Entrenamendu gogorra egin dugu, lan-saioa luzea izan da, eta lan ona egin dugu. Ondo nago, eta igandea iristeko gogoekin", adierazi du Jokin Altunak.

Urrutikoetxeak, aldiz, Ibai Zabalarekin egin du lan-saioa. "Entrenamendu lasaia egin dut. Garrantzitsuena minik ez hartzea zen, eta hala izan da. Kantxarekin eta pilotarekin kontaktuan egotea da garrantzitsua, baita sentsazioak mantentzea", esan du Mikel Urrutikoetxeak.

Iruzkinak

Publizitatea

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • lr.
  • ig.
  • al.
  • ar.
  • az.
  • og.
22:00 - 01:00 BINAKAKOA | Olaizola II-Imaz vs Ezkurdia-Zabaleta
Publizitatea
Emakumeen Kirola Partidak zuzenean, bideoak, kronikak... Emakumeen Kirola

EiTB Kirolak

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • lr.
  • ig.
  • al.
  • ar.
  • az.
  • og.
22:00 - 01:00 BINAKAKOA | Olaizola II-Imaz vs Ezkurdia-Zabaleta
Euskal Selekzioak Euskal selekzioak irabazi egin dio Korsikari,… Euskal Selekzioak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena