Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

Kontratu berritzea

Peña II.ak kontratua berritu du Baikorekin bi urtez, beste urtebetez luzatzeko aukerarekin

EITB Media

Jon Ander Peñak Baiko enpresan jarraituko du datozen bi urteetan. Gainera, Tolosako pilotariak kontratua beste urtebetez luzatzeko aukera ere izango du.

  • Jon Ander Peña

    Jon Ander Peña, pilotaria. Argazkia: EITB Media

Jon Ander Peñak kontratua berritu du Baiko enpresarekin beste bi urtez; hau da, 2026ra arte. Gainera, Tolosako pilotariak kontratua beste urtebetez luzatzeko aukera ere izango du.

"Oso pozik nago beste bi urtez Baikon jarraitu ahal izateagatik", adierazi du Peñak Baikorekin kontratu berria sinatu ostean.

Egun, Peña II.a Binakako Txapelketa jokatzen ari da Albisurekin bikotea osatuta. Orain arte hamar jardunaldi jokatu dituzte, guztira lau garaipen bereganatuta eta sei partida galduta.