Itxi

Bilbao Basket

Adierazpenak

Bilbao Basketi ez diotela abalik emango berretsi du Bilbaok

Erredakzioa

"Ez dugu kirol profesionalean dirurik jarriko, ez dago gure aurreikuspenetan, baina bakoitzak nahi duena esan dezake", esan du Bizkaiko ahaldun nagusiak.

  • Jose Luis Bilbaoren artxiboko irudia. Argazkia: EITB

    Jose Luis Bilbaoren artxiboko irudia. Argazkia: EITB

Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak ez diotela Bilbao Basketi abalik emango berretsi du gaur.

Aurreko asteko akziodunen batzarrean hiru milioi euroko abala behar zutela jakinarazi zuen administrazio kontseilu berriak. Abal horrekin klubari likidezia injektatu ahal izango lukete. Abal hori pribatua izatea da aurreneko helburua, baina bestela publikoa izan beharko litzatekeela adierazi zuten.

Horren harira, honakoa esan du Jose Luis Bilbaok: "Ez dugu kirol profesionalean dirurik jarriko, ez dago gure aurreikuspenetan, baina bakoitzak nahi duena esan dezake".

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea