Itxi

Bilbao Basket

Igandean, 20:45ean

Mumbruk ez du Baskoniaren kontrako euskal derbia jokatuko

Erredakzioa

Min du eskuineko oinean eta, ondorioz, ez da Buesa Arenan egongo denboraldiko aurreneko euskal derbian jokatzeko.

  • Alex Mumbru

    Alex Mumbruk ez du derbya jokatuko EFE

Alex Mumbru Bilbao Basketeko kapitainak min du eskuineko oinean, eta, ondorioz, ez du jokatuko igandean, Laboral Kutxa Baskoniaren kontrako partida, Buesan Arenan.

Beraz, hurrengo jardunaldian bajan egongo da, eta lesioaren eboluzioa ikusi beharko da jokatu gabe noiz arte egongo den jakiteko.