Itxi

Bilbao Basket

Garaipen borobila

Bilbao Basketek estreinakoz irabazi du Herbalifen kantxan (60-70)

Erredakzio

Marko Todorovic izan da neurketako jokalari onena, 17 puntu eginda eta 28ko balorazioa jasota. Beltzezko gizonek ligako seigarren garaipena eskuratu dute.

  • Marko Todorovic (eskuma). Argazkia: EFE

    Marko Todorovic (eskuma). Argazkia: EFE

Bilbao Basketek Herbalife Kanaria Handiari irabazi dio (60-70) , Endesa Ligako 8. jardunaldiako partidan. Lehen zati bikaina jokatu dute bilbotarrek, eta Marko Todorovic eta Bertans izan dira erabakigarriak.

Bien lidertzapean, talde bilbotarra estreinakoz nagusitu da Kanaria Handiaren kantxan. Hamar porroteko bolada txarrari amaiera eman dio gaur.

Etxekoen erasoei erantzun bikaina eman diete beltzezko gizonek, eta Bertansen erakustaldiari esker neurketa bideratuta utzi du Bilbao Basketek (47-60). Sito Alonsoren taldeak ligako bere seigarren garaipena erdietsi du.

Fitxa teknikoa:

60 - Herbalife Kanaria Handia (8+22+17+13): Bellas (5), Urtasun (11), Newley (7), Baez (5) eta Tavares (4) -hasierako boskotea-, Kuric (13), Pauli (-), Kendall (-) eta Oliver (15).

70 - Bilbao Basket (22+17+17+14): Colom (6), Bertans (13), Dejan Todorovic (4), Wragge (6) eta Marko Todorovic (17) -hasierako boskotea-; Lopez (5), Andjusic (8), Williams (11) eta Borg (-).