Itxi

Bilbao Basket

Lesioa

Hervellek 6-8 aste emango ditu bajan, eskuan haustura baitu

Erredakzioa

Bilbao Basketeko jokalariak Endesa Ligako bost jardunaldi eta Errege Kopa osoa galduko ditu. Errege Kopa otsailaren 19tik 22ra jokatuko dute.

  • Axell Hervellek haustura bat dauka eskuineko eskuan. Efe.

    Axell Hervellek haustura bat dauka eskuineko eskuan. Ef

Axel Hervelle Bilbao Basketeko jokalariak 6 eta 8 aste artean emango ditu bajan, "eskumako eskuko laugarren metakarpoan" haustura baitu, klubak berak konfirmatutakoaren arabera.

Hervelleri ebakuntza egingo dio ostiral honetan, Raul Lopezi antzeko lesio batengatik ebakuntza egin zion talde berak.

Osatzeko epeak betez gero, jokalari belgikarra otsaileko lehen asteburura arte egongo da bajan, kasurik onenean. Ondorioz, ligako bost jardunaldi galduko ditu eta Errege Kopa ere ez du jokatuko.

ez du jokatuko.