Itxi

Bilbao Basket

Eraginak

Sito Alonso: 'Onenaren aurka jokatzeak zirrara berezia eragiten digu'

ERREDAKZIOA

Bilbao Basketeko entrenatzaileak baieztatu duenez, Kopako partida ederto prestatuko dute eta maila oso ona ematea espero dute.  

  • Sito Alonso, Bilbao Basketeko entrenatzailea. Argazkia: EITB

Bilbao Basketeko entrenatzailea den Sito Alonso ?asebete? agertu da astelehen honetako Errege Kopako zozketarekin, Unicajaren aurka lehiatu beharko baitira. Bere aburuz, ?irabazi ez diotenaren aurka jokatzeak hobetzen laguntzen du?, Malagako taldea baita ACBko onena.

?Liga eta Kopa guztiz bestelakoak dira, eta ezin dira bata bestearekin alderatu. Ederto prestatuko gara, eta maila oso ona ematea espero dugu?, azaldu du Sitok.