Itxi

Bilbao Basket

Krisi ekonomikoari irtenbidea

Dominion izango da Bilbao Basketen babesle berria

Erredakzioa

Klubak eta Dominion bi urteko kontratua sinatuko dute, aurtengo denboraldirako eta hurrengorako, eta Bilbao Basketek 1,6 milioi euro inguru jasoko ditu.

  • Sito Alonso, Bilbao Basketeko entrenatzailea. Argazkia: EFE

    Sito Alonso, Bilbao Basketeko entrenatzailea. Argazkia: EFE

Dominion izango da Bilbao Basketen babesle berria, eta talde bilbotarrak irtenbidea emango dio horrela pairatzen ari den krisi ekonomiko larriari. Dominionen webgunean bertan azalduta dagoenez, 1999. urtean sortutako enpresa teknologikoa da eta mota guztietako enpresen kudeaketan eta aholkularitzan dihardu.

Klubak eta Dominion bi urteko kontratua sinatuko dute, aurtengo denboraldirako eta hurrengorako, eta Bilbao Basketek 1,6 milioi euro inguru jasoko ditu.

Dominion Bilbao Basket

Xabier Jon Davalillo buru duen klubak eta Dominionek sinatutako hitzarmenaren ondorioz, Dominion Bilbao Basket izango da taldearen izen berria.

Bilbao Basket, pozik

Bilbao Basket pozik agertu da lortutako akordioarekin klubaren "bidegarritasuna ziurtatzen" eta "oreka ekonomikoa" lortzeko aukera ematen duelako.

 

 

 

 

>

 

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Bilbao Basket